Irati Zurbano 19. izan zen Cortina DAmpezzo herri italiarran irailaren 4tik 9ra izandako Zelaiko Tiroko Munduko Txapelketan.
Bere lehendabiziko aldiz izan zen Munduko Txapelketan eta abentura hasi zuen arkua galtzen aireportuan. Gauzak horrela, beste lehiakide batzuek eskainitako piezei esker, "Frankenstein" bezalako arku bat muntatu ahal izan zuen, lehendabiziko txandetan parte hartu zuen eta kanporaketetarako sailkatu zen.
Une horretan Marie Horackova txekiarraren aurka lehiatzea tokatu zitzaion eta nahiz eta azken momentura arte lehia handiko duelu izan, azkenik, Iratik 85-82 galdu zuen. Txemari Zurbano Espainiako Selekzioko Teknikariaren hitzetan, “amorrua ematen du puntuazio handi horrekin galtzeak baina txekiarrak lan bikaina egin zuen hobeto jaurtiz".
“Hala eta guztiz ere, balantzea oso positiboa da. Iratik errekor pertsonala sinatu du eta hobetzearen sentsazioarekin. Guztion ustez, bide onetik doa”, adierazten zuen Txemarik.
Banakako lehiaketan ez ezik, taldekako txapelketan ere parte hartu zuen Cristina Gonzalez (Arku konposatua) eta Rosa Miñano (biluzitako arkua) katalanekin. Italiaren kontra galdu eta gero (italiarrak txapeldunordeak izan ziren) talde espainiarra zortzigarren izan zen.