1. Tokia eta lehiaketako ordutegiak:
1.1. Eguesibarko Lakarri Klubaren 3D-ko ibilbidean irailaren 30ean (igandea).
IGANDEA
09:00.- Harrera, materialaren azterketa eta dortsalen banaketa.
9:30.- Lehiaketaren hasiera.
13:00.- Oholtxoen ematea.
Ordutegia aldatu daiteke lehiaketaren beharrei arabera.
2. Parte-hartzea: Espainiako Arku Tiro Errege Federazioko Lizentzia Nazionala edota Lurraldeko Homologatua indarrean duten arkulari guztiek parte hartu ahalko dute. Beti ere, Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edo Goreneko Organu batek zirgortu ez badute. Hala ere, Nafarroako Txapelketari begira, soilik kontuan izango dira Nafarroako Lizentzia dutenen puntuak.
3. Inskripzioak
3.1. Klubek egin beharko dituzte posta elektronikoz: inscripciones@arconavarra.es.
Kirolariek 5 euro ordaindu beharko dute materiala atztertzerakoan.
Arkularia jaurtiketa batean abisatu eta justifikatu gabe agertzen ez bada, jaurtiketaren prezioa ordaindu beharko du hurrengoan parte har dezan. Arkulari bat inskripzioa egin gabe agertuz gero, parte hartu ahalko du plaza libre badago eta lehiaketari eragozten ez badio.
3.2. Izena emateko epea: Zirkularraren argitaratze datatik irailaren 24ko 20:00ak arte (astelehena).