1. Tokia eta ordutegiak:
1.1. Lehiaketa Tutera Arku Klubaren 3Dko ibilbidean lehiatuko da datorren IGANDEAN, HILAK 14.
IGANDEA
09:00.- Harrera, material azterketa eta dortsalen ematea.
9:30.- Lehiaketaren hasiera.
13:00.- Oholtxoen ematea.
Ordutegiak aldaketak izan ditzake lehiaketaren beharren arabera.
2. Parte-hartzea: Espainiako Arku Tiro Errege Federazioko Lizentzia Nazionala edota Lurraldeko Homologatua indarrean duten arkulari guztiek parte hartu ahalko dute. Beti ere, Lehiaketa eta Diziplina Batzordeak edo Goreneko Organu batek zirgortu ez badute. Hala ere, Nafarroako Txapelketari begira, soilik kontuan izango dira Nafarroako Lizentzia dutenen puntuak.
3. Inskripzioak
3.1. Klubek egin beharko dituzte posta elektronikoz: inscripciones@arconavarra.es.
Kirolariek 5 euro ordaindu beharko dute materiala atztertzerakoan.
Arkularia jaurtiketa batean abisatu eta justifikatu gabe agertzen ez bada, jaurtiketaren prezioa ordaindu beharko du hurrengoan parte har dezan. Arkulari bat inskripzioa egin gabe agertuz gero, parte hartu ahalko du plaza libre badago multzoan eta lehiaketari eragozten ez badio.
3.2. Izena emateko epea: Zirkularraren argitaratze datatik urriaren 8ko 20:00ak arte (astelehena).