TIRO CON ARCO Hace 7 años

2018-2019ko NKJetako Araudia

2018-2019ko NKJetako Araudia

NAFARROAKO XXXII. KIROL JOKOAK – ARKU TIROA

 

1. ARAUDIA.

1.1. Lerro hauen bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Instituaren (NKGI) bitartez eta Nafarroako Arku Tiro Federazioak ikasturte honetako Nafarroako XXXII. Kirol Jokoen (NKJ) deialdia eta haien lehiaketa-araubidea aurketzen dituzte.

1.2. NKJetan Arku Tiroak izango dituen helburuak:

a) Adin eskolako nafar guztiek parte hartu ahal izatea deitutako kategorietan eta modalitateetan kirol honen sentsu hezigarria azpimarratuz..

b) Parte-hartzaileei egokitutako kirol jarduera eskaintzea kirolaren balioak bultzatuz kirol ekitaldi lehiakorren eta ludikoen bitartez.

c) Arku Tiroa bultzatzea Nafarroan kontuan izanda kirol txiki denez, adin eskolako kirolariekin lan egiten duten klubei eta eskolei lagundu behar zaiela.

d) Aukera ematea etorkizun handiko kirol talentuen aurkitzeko.

2. EREMUA.

2.1. NKJ zehaztutako kategorien Nafarroako lehiaketa ofizial bakarra dira eta kategoria hauetako txapeldun nafarrak erabakitzen dituzte.

2.2. NKJetako Aru Tiroaren programa orokorrean larunbat arratsaldeetan gauzatuko da lehiaketetaz gain, promozio aktibitate eta ekitaldi ludikoak ere izan ahalko ditu.

 

Dokumentu osoa kontsulta dezakezu atxikita dagoen dokumentuan.

📄 Documentos relacionados