TIRO CON ARCO Hace 7 años

Arku Tiroaren Aretoko Denboraldia martxan

Arku Tiroaren Aretoko Denboraldia martxan

Tafallako Arku Tiro Taldeak antolatutako Aretoko Denboraldiaren lehendabiziko jardunaldia lehiatua izan zen joan zen asteburuan, hilak 27 eta 28 Tafallako CIP Kiroldegian. Liga honek hiru jardunaldi gehiago izango ditu

 

Arkulari askok parte hartu zuten bai larunbateko bai igandeko jardunaldian. Gogoraratzen dugu finala Tafallan ere izango dela datorren urtarrilean. 

Beste jardunaldien egutegia:

 

-Eguesibarren azaroaren 17an eta 18an. Bigarren jardunaldi hau kadete eta haur kategoriei zuzendutako Lurraldeen Arteko Eguersibarko IV. Txapelketarekin batera gauzatuko da. Eguesibarko Udalak, Nafarroako Arku Tiro Federaziok eta Pyrenes Atlantiques Departamenduko Batzordeak topaketa antolatzen dute.

 

-San Adrianen abenduaren 15ean eta 16an. 

 

-Tafallako Finalaren data zehaztu gabe dago.

 

Kimu kategoriatik kadete kategoria arteko arkulariek Lehenengo jardunaldiaren larunbateko jardunaldian  parte hartu zuten. Kadete kategoriak arkulari gehienak izan zituen bai emakumezko bai gizonezko lehiaketetean. 

 

Arkulari gehienak Eguesibarko Lakarri eta Iruñeko Salesianos taldekideak izan arren, modu berean Erribera Arku Tiro Klubakoek eta Tafallako Taldekoek ere parte hartu zuten. 

 

Igandean kirolari gehiago elkartu ziren. Hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitateko, Erribera, Lakota, Tutera, Tafalla, Lakarri eta Salesianos taldeetako arkulariak ziren. Junior kategoriako parte-hartzaileen kopurua handia denez, rekurbo eta rekurbo instintibo (ARI) modalitateak gaztetzen ari dira. Lehiaketak bi txanda izan zituen eta modalitate guztietako kirolariak elkarrekin aritu ziren: biluzitakoa, Longbow, ARI, Konposatua eta Rekurboa.

 

Nafarroako Arku Tiro Selekzioko teknikari José Gabriel Miguelen hitzetan "Estreinaldiaren urduriak gainditu eta gero, prest gaude ligarako. Arkulari berriek sentsazio onak utzi dizkigute eta beteranuak tentsioan ikusi ditugu".

 

Emaitzak atxikita dauden dokumentuetan

📄 Documentos relacionados