Nafarroako Kirol Jokoetako Areto modalitateko laugarren eta azken jardunaldia lehiatua izan zen joandako urtarrilaren 12an Tafallako Ereta Pilotalekuan non hiru talde nafarreko 30 arkulari inguruk parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Arku Erribera, Salesianos eta Lakarri Eguesibar taldeetako kideak aritu ziren.
Eguesibarkoek arrakasta handiena lortu zuten zazpi lehiaketatik lau irabazi zituztelako. Salesianos taldeko kideek beste bi lehiaketa irabazi zituzten eta erriberatarrak batean gailendu ziren.
Sorpresarik nagusiena kadete kategorian
Arku rekurboaren modalitateko emakumezko kimu kategorian Sara Anduezak (Salesianos) Zoe Gurucharri-ren (Lakarri) aurkako duelua irabazi zuen.
Haurren lehian, lau txandak lehiatu eta gero, arkularirik erregularrena Alvaro Recari izan da Lakarriko Marcos Lasa-ren eta Igor Vizcay-ren aurrean.
Kadeteen kategrian sorpresa erraldoia izan genuen Miguel Angel Rubiok (Salesioanos) lau txandak menperatu zituen arren, bere taldekide Iker Torresek kanporatu zuen lehendabiziko txandan. Azkenik, Iker laugarren izan zen. Faboritoenarik gabe, finalean, Jorge Dabanek (Lakarri) Francisco Ibañez (Salesianos) gainditu zuen. Salesianos taldeko arkulari Urtzi Ochoa hirugarrena izan zen.
Neska kadeteen lehiaketan ere amaiera bitxia izan genuen. Nahiz eta lehenengo txandan punturik ez lortu, kanporaketetan paper bikaina egin zuen, eta finalean,bere taldekide Sandra Lopez irabazi zuen. Leire Garcia hirugarren izan zenez, Eguesibarko taldeak podiumeko toki guztiak izan zituen.
Modu berean, eskola-txapelketako finalak ere ospatu ziren eta Lakarriko kideak Gabriel Muñoz hoberena izan zen haurren kategorian, eta Aimar Elarre kadeteen lehian.
Kimuen artean, San Adriango Iñigo Hernandez (Arku Erribera) nagusitu zen Arku Konposatuarekin.
Txemari Zuza-k sari banaketan egindako argazkiak ikusi ditzakezu ondorengo estekaren bitartez:
https://bit.ly/2DhQlj3