TIRO CON ARCO Hace 7 años

Hiru domina nafarrentzat Espainiako Barneko 3Dko Txapelketan

Hiru domina nafarrentzat Espainiako Barneko 3Dko Txapelketan

Espainiako Barneko 3Dko Txapelketa lehiatua izan zen Salamancan joandako asteburuan. Bertan 9 kirolari nafarrek parte hartu zuten lan bikaina sinatuz. Hain zuzen ere, hirutan igo ziren podiumera Long Bow modalitatean.

 

Gizonen lehian arrakasta bikoitza izan genuen José Luis Iriartek irabazi zuelako eta Joaquín Castaño bigarren izan zelako. Biek sailkapen-txanda ona egin zuten bigarren eta seigarren serieko burua izanez. Txandaz-txandaz irabaziz pasatu zituzten finalerdietara iritsi arte. Txanda honetan, Castañok Miguel Ángel Ferreras asturiarra gainditu zuen (21/18) eta Iriartek berdina egin zuen Fco Javier García mallorcarraren kontra (36/21). Gauzak horrela, modalitate honek final nafarra izan zuen.

 

Azken norgehiagoka honetan, Villanueva de Arakilgo Villanuevako arkulariak bere esperientzia inposatu zuen Joaquín Castaño irabazteko lehia handiko duelu batean (34/31).

 

Encarna Garridok hirugarren domina lortu zuen. Primerazko sailkapen-txanda sinatu eta gero, serieko burua izan zen eta txandaz txanda finalerdietara iritsi zen. Finalerako duelu honetan Mª Isabel Tesón murtziarrari gailendu zion 31-29. Finalean Melania Sanjorge galiziarra aurkitu zuen. Bera finalerako sailkatu zen berdinketa hausteko geziari esker.

 

Titulurako lehian Melaniak zorte ona izan zuen berriro gezi batengatik irabaziz (33-32). Gauzak horrela, arkulari borrokalari nafarra txapeldunorde izan zen.

 

Modu berean, beste ordezkari nafarrek emanaldi ona izan zuten lehenengo 20 sailkatuen artean amaituz.

 

Arku Konposatua:

 

Jorge Domínguez – 14.a

 

Pedro Garrido – 18.a

 

Long Bow Arkua:

 

Luis Prieto - 16.a

 

Ana Leache – 6.a

 

Eguzkiñe Rabasco – 8.a

 

Arku instintiboa:

 

Carlos Sota – 12.a


📸 Más imágenes