TIRO CON ARCO Hace 7 años

Zorte eskasa Arku Rekurbo eta Konposatuaren Espainiako Txapelketan

Zorte eskasa Arku Rekurbo eta Konposatuaren Espainiako Txapelketan

Arku Konposatuaren eta Rekurboaren Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen otsailaren lehenengo asteburuan Avilesen non Carmen Rubiok eta Irati Zurbanok ezin izan zuten parte hartu talde nazional absolutuko sailkapen-lehiaketan aritzen ari direlako.

 

Asturiasera bidaiatu zuten nafarrek ez zuten zorte handirik banakako kanporaketatik kanpo geratuz. Bereziki mingarria izan zen Rafa Ibáñezen kasua 32. izan zelako eta 33 sailkatu zirelako edo Arturo De Ciarena, bedinketaren hausteko gezi batengatik 33. ere izan zelako.

 

Taldeen arteko lehian, Arturo de Cíak, Jorge Domínguezez eta David San Pedrok osatutako arku konposatutako taldea zortzigarren izan zen final-zortzirenetan Valentzia irabazi eta final-laurdenetan Gaztela eta Leoneko Selekzioaren kontra galdu ondoren.

 

Gazteak eszenatokira

 

Asteburu honetan Benalmádenan junior, kadete eta 14 urtez azpiko kategorietako arkularien txanda izango da eta Nafarroak ordezkari asko aurkeztuko ditu.

 

Lehiaketa hau amaitu eta gero, soilik arku tradizionalaren eta biluziaren Espainiako Txapelketa faltako da. Madrilen otsailaren azken asteburuan izango da eta espero da gure kirolariek domina asko ekartzea.

 


Argazkiak: Agustín, Asturiako Federazioaren facebook-eko profila

📸 Más imágenes