Intentsitate handiko txapelketa hauek lehiatu ziren joandako asteburuan Malagako Benalmadena herrian.
JUNIOR KATEGORIA
Jorge Castaño Lakarri taldekideak distiratu zuen sailkapen-txandetan bere modalitateko junior eta senior errekor nafar berria lorzen (574 puntu = 44 hamar eta 26 bederatzi sinatu zituen). Hala ere, final zortxirenetan irabazi eta gero, ez zuen zorterik izan eta bosgarren posizioan amaitu zuen berdinketa hausteko gezi batengatik.
Marta Zuzak (Salesianos) jokaera bezain ona sinatu zuen aurreko fasean 14. izanez. Final-hamaseirenetan irabazi zuen arren, final-zortzirenetan María Pitarch katalanaren aurka galdu zuen.
Irati Miguel (Salesianos) bere partez, bizkarreko mina pairatzen zuen eta ez zen erosoz aritu. Gauzak horrela, 60 geziak jauzi zituen arren, ez zen kanporaketetan egon.
KADETE KATEGORIA
Parte hartu zuten sei nafarrak kanporaketetan egon ziren.
Mutilen lehian Fran Ibañezek (Salesianos) David Mena valentziarraren aurka galdu zuen final-hamaseirenetan (2-6). Mangel Berrenari (Salesianos) gauza bera gertatu zitzaion Euskadiko Aitor Madejón-en kontra (4-6 ). Hala ere, biek lan bikaina egin zuten. Jorge Dabán (Lakarri) kanporaketetan aritu zen sailkapen fasean 7. izan eta gero, hamaseirenetan Roberto Bejarano-ri (Andaluzia) gailendu zion (6-2), final-zortzirenetan Jordi Riera balearrari (7-3), baina, final-laurdenetan Emilio Lucharen kontra galdu zuen lehia handiko duelu batean (2-6). Azkenik, iruindarrak 6. posizioa lortu zuen.
3 neskak ere kanporaketetara iritsi ziren. Sandra López (Lakarri) final-zortzienetara pasatu zen aurreko txandan Lucía Ibañez gainditu ondoren (7-1), baina, hurrengoan, ezin izan zuen Leyre Fernández andaluziarren aurka (0-6). Leyre Garcíak (Lakarri) bere partez, tiraketa ona protagonizatu zuen bere estreinaldian eta 18. izan zen sailkapen-txandan. Hala ere, Andrea Ortega madrildarrak kanporatu zuen nafarra (4-6). Zoritxarrez, Mirari Zurbanok ez zuen espero zen maila eman gripeak sukarra erakarri ziolako. Hala eta guztiz ere, 22. posizioan sartu zen kanporaketetan eta lehenengo txandan Alba Reigosa madrildarrak gure ordezkari irabazi zuen (2-6).
Txapelketa honetan Noelia Castrok ere parte hartu zuen Nafarroako Kirol Jokoetako arku konposatuan Federazioko teknikariak konbentzitu zituelako. Noeliak paper ona egin zuen dominetatik gertu geratuz. Final-laurdenetan Claudia Ferrández aragoiarrak kanporatu zuen eta nafarrak 7. posizioan amaitu zuen.
Emaitza hau guztiek Nafarroa sailkapen finaleko 6. postuan utzi zuten.
14 URTEZ AZPIKO KATEGORIA
10 mutilek parte hartu zuten eta hauetariko bi kanporaketetan aritu ziren. Dena den, biak kanporatuak izan ziren final-hamaseirenetan. Marcos Lasak (Lakarri) Enrique Andamayo madrildarraren aurka 0-6 galdu zuen (ranking-eko hirugarrena). Emilio Arrizurietak (Salesianos) bere partez, ezin izan zuen Guillermo García balearraren kontra (0-6).
Álvaro Recari (Salesianos) urrutiago iritsi zen. Hain zuzen ere, final-zortzirenetara non etxeko Dani Cumplidoren aurka tiraketa zoragarria protagonizatu zuen arren, kanporatua izan zen. Harro izateko moduan.
Komunitate Autonomikoen sailkapenean, Nafarroa 9.a izan zen.
Laburbilduz, Espainiako Txapelketa ona izan da kirolarien hezieraren ikuspuntutik. Hain zuzen ere mentalki batzuei kostatzen zitzaielako lehiaketan aritzea. Gainera, hiru arkulari final-laurdenetarako sailkatu zirenez, esan dezakegu finkatutako helburuak lortu zirela.