TIRO CON ARCO Hace 7 años

Errendimendu Programako I. Kontzentrazioa

Errendimendu Programako I. Kontzentrazioa

Martxoaren 22an eta 23an Lakarri Klubako inastalazioetan gauzatu zen Nafarroako Federazioak aurre-hautatutako 14 urte azpiko, kadete eta junior kategoriako kirolarien Errendimendu Programako I. Kontzentrazioa.

 

Txemari Zurbano, José Gabriel Miguel eta Txemari Zuza teknikariek zuzendutako topaketa honetan, Espainiako Arku Tiro Federazioko entrenatzaile Juan Moragok lagundu zuen tiro teknikan eta lehiaketaren prestakuntzan duen esperientzia zabaduz, eta Rubén Arizcun prestatzaile fisikoak aire libreko lehiaketari begira erabilgarriak izan daitezken arikerak irakasten.

 

Denboraldi honetan espero da beste bi kontzentrazio eta egun bateko entrenamendu bateratuak egitea lehiaketa nazionalak modu egokian prestatzeko.

 

Momentu honetan, Lakarri eta Salesianos klubetako kideek Nafarroako Selekzioa ordezkatzen dute adingabeko, kadete eta junior kategorietan.

 

Salesianos:

Junior kategoria: Raquel Barrena, Irati Miguel eta Marta Zuza. 

 

Kadete kategoria: Miguel Ángel Rubio, Javier Carrillo, Fran Ibáñez eta Iranzu Martínez. 

 

14 Urtez Azpiko kategoria: Álvaro Recari eta Emilio Arrizurieta.

 

Lakarri: 

 

Junior kategoria: Jone Gaztelu eta Jorge Castaño.

 

Kadete kategoria: Gabriela Gaztelu, Naroa Gurpegui, Mirari Zurbano, Sandrá López, Jorge Dabán, Leire García Ezpeleta eta Noelia Castro. 

 

14 Urtez Azpiko kategoria: Igor Vizcay eta Marcos Lasa.