TIRO CON ARCO Hace 7 años

Sei podium Liga Nazionaleko 3Dko hirugarren jaurtiketan.

Sei podium Liga Nazionaleko 3Dko hirugarren jaurtiketan.

Apirilak 14, igandean, Granadako Club Alfacar egoitzan Liga Nazionaleko 3Dko Hirugarren Jaurtiketa ospatu zen. Bertan 129 kirolarik parte hartu zuten Espainiako leku guztietatik jatorriak.

 

Nafarroako ordezkapena 7 arkulari mutilek eta 7 arkulari neskek osatu zuten. Huek aparteko lana egin zuten 6 alditan podiumera igoz, hauetako 5 lehendabiziko postua izanda.

 

Senior kategorian Long Bow eran Encarna Garridok eta Jose Luis Iriartek lortu zuten garaipena.

 

Bestelako dominak beheko kategorietan lortu ziren. Garcia Ardoiz ahizpek kadete mailan urrezko domina eraman zuten etxera. Rubén Zatorre Aznarek 14 Urtez Azpiko kategorian lortu zuen garaipena.

 

 

Taldea honako hauek osatu zuten: Pedro Garrido, Eduardo Gasca, Luis Prieto, Rubén Zatorre Cabello, José Miguel Gracia, Mª Beatriz Ardoiz, Ana Isabel Aznar eta Rosalba Moya.

 

Atxikitutako estekan txapelketaren emaitzak aurkituko dituzu.

 

https://www.ianseo.net/TourData/2019/5339/IC.php

📸 Más imágenes