TIRO CON ARCO Hace 6 años

Nafarroak 2. postua lortu zuen Aire Zabaleko Espainiako Arku Tradizional eta Biluziko Txapelketan

Nafarroak 2. postua lortu zuen Aire Zabaleko Espainiako Arku Tradizional eta Biluziko Txapelketan

Lan bikaina nafar arkulariek sinatu zutena joandako asteburuan Guijuelon izandako Espainiako Txapelketan.

Pedro Garridok zuzendutako 4 emakumek eta 3 gizonek 3 domina irabazi zituzten (urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina bana) eta bigarren posizioan amaitu zuten soilik selekzio balearrak izan zituelako emaitza hobeagoak.

Arrakastarik nagusiena Longbow arkuan iritsi zen Encarna Garrido, Eguzkiñe Rabasco eta José Luis Iriarte arkulariei esker. Garrido nagusitu zen bai sailkapen-txandan, bai kanporaketetan. Finalean Melania San Jorge gainditu zuen erraz (6/0). Lehen, finalerdian galiziarrak Rabasco kanporatu zuen maila handiko duelu batean (6/4). Azkenik, Eguzkiñe hirugarren izan zen, Salamancako Isabel Pelaez 7/3 irabazteari esker. Gauzak horrela, bi nafar izan genituen modalitate honetako podiumean.

Arakilgo Hiriberriko arkulariak bere partez soilik finalean galdu egin zuen Vicente Busquets eta Fco. Javier Garcia balearren atzean amaituz.

Beste taldekide nafarren izenak birpasatuz, Joaquin Castañok parte hartu zuen Long Bow modalitatean eta Laura Martorell, Begoña Lopez eta Carlos Sota Arku Instintiboan.

📸 Más imágenes