Nafarroako eta Espainiako Arku Tiro Federazioek antolatutako ikastaroa.
AURREINSKRIPZIOKO EPEA
Bloke komuna on-linekoa izango da eta 2019ko irailaren 23a hasiko da. Bloke espezifikoa 2020ko irailetik azarora gauzatuko da eta erdi presentziala izango da: 7 aurrez aurreko asteburu eta beste eduki batzuk on-lineko plataformaren bitartez. Praktikak 2021eko urtarriletik egin ahalko dira.
Aurre-inskripzioa irekita dago jada eta uztailaren 24ko 12:00ak arte egin ahalko da. Plazak mugatuak dira (30) eta gutxienez 18 pertsona apuntatu beharko dira ikastaroa aurrera ateratzeko.
Uztailaren 24tik behin betiko inskripzioa egin ahalko da.
Ikastaroaren prezioa 900 eurokoa da eta bitan ordaindu daiteke. Erdia (450€) irailak 15 baino lehen ordaindu beharko da, eta beste erdia, 2019ko abenduaren 1a baino lehen.
Aurre-inskripzioak davidmot@hotmail.com posta elektronikoaren bitartez egin beharko dira izena, abizenak, NANa, telefonoa eta posta elektronikoaren bidez.