Salesianos Klubako kide Marta Zuza Serrano hautatua izan da junior kategoriako Munduko Txapelketarako balio duen proba finalean lehiakatzeko. Gauzak horrela, Nafarroako Arku Tiro Federazioko Errendimendu Programako arkularia Madrilen uztailaren 19tik 25era izango den Aire Zabaleko Munduko Arku Rekurboaren Txapelketatik.
Urte osoan zehar Martak lehiakatu du izandako 5 sailkapen Sari Nagusietan. Hala ere, Valladoliden izan zen azken Sarian lortutako seigarren postuak hautatzaileen atentzioa deitu zuen eta listan egoteko beharrezkoak diren puntuak lortu zituen.
Marta Zuzak uztailaren 12tik 14ra Madrilen izango du azken proba. José Gabril Miguelek etrenatutako arkularia onenen artean egonen da. Besteak beste, torneo internazionaletan esperientzia duten Mónica Galisteo madrildarrarekin edo Elia Canales katalanarekin.
Hiru onenak sartuko dira hautatzaileen zerrenda finalean eta bi plaza emandakoak dirudien arren, geziak jaurti behar dira.