Nafarroa onena izan zen Espainiako Zelaiko Txapelketan non Encarna Garridok eta Irati Zurbanok errekor nazionalak lortu zituzten.
Espainiako Zelaiko Txapelketa lehiatua izan zen uztailaren 13an eta 14an Sorioan Alto Real Klubako instalazioetan non Nafarroako Arku Tiro Federazioak 28 ordezkari izan zituen. Emaitzak zoragarriak izan ziren podiumera 13 aldiz igo zirelako eta horietariko seitan, tokirik altuenera.
Txapeldun abosulutuak Autonomien arteko lehiaketan
Absolutu kategorian Nafarroak errezital itzela sinatu zuen. Irati Zurbanok irabazi zuen Arku Rekurboan eta José Luis Iriartek eta Eguskiñe Rabascok gauza bera egin zuten Longbow modalitatean, non Encarna Garrido txapeldunorde izan zen. Modu berean, Enrique Echarri bigarren izan zen arku rekurboan eta Rubén Zatorre Cabellok eta Mª Beatriz Ardoizek ere bigarren posizioan amaitu zuten arku instintiboan.
Banakako lehiaketa izan eta gero, taldekakoa gauzatu zen eta Encarna Garridok, Irati Zurbanok eta José Luis Iriartek osatutako taldeak irabazi zuen 1283.64 puntu lortzeari esker. Kataluniako Selekzioak baino ia 30 gehiago eta Andaluziak baino 60 gehiago.
Gainera, talde nafarra izan zen bi emakumek eta gizon batek osatutako talde bakarra. Beste guztiek bi gizon eta emakume bat zituzten.
Gutxi izango balitz, Encarna Garridok errekor nazionala lortu zuen longbow-n 300 punturekin (lehiaketako gizon onenak baino puntu bat gehiago) eta Irati Zurbanok Espainiako markarik onena sinatu zuen arku rekurboan 321 punturekin.
Arrakasta ere beheko kategorietan
Gazteek bezain ongi egin zuten bost domina ekarriz etxera: urrezko eta zilarrezko bina eta brontzezko bat.
Junior mailan Jone Gaztelu txapeldun izan zen, Naroa Gurpegui hirugarren Gabriela Gaztelu laugarren.
Ondoren Aitana Gracia txapeldunorde izan zen kadete mailako arku biluzian eta modalitate instintiboan, Leyre Graciak titulua irabazi zuen kadeteen mailan eta Rubén Zatorre Aznarrek bigarren posizioan amaitu zuen 14 urtez azpiko kategorian.