Joandako asteburuan amaitu zen aire libreko denboraldia beheko kategorientzat. Hain zuzen ere, Espainiako Txapelketa Madrilgo Teknifikazio Zentroan izanez.
Nafarroak helburuak bete zituen talde gaztearekin
1. urteko 3 junior eraman zituen selekzio nafarrak eta helburua zen lehiakide baten bat sartzea lehenengo zortzi sailkatuen artean. Erronka bete zen Marta Zuzak 7. posizioa lortu zuelako banakako modalittean eta seigarrena Komunitateen arteko lehiaketan. Aurten estreinatu da junior kategorian eta amaiera ezinhobea sinatu du.
Sailkapen txandetan Jon Urriza 15. izan zen 575 punturekin, Irati Miguel lesionatua izan arren 27.ean amaitu zuen 434rekin eta Marta Zuzak 10. postua lortu zuen.
Kanporaketetan Iratik Maria Huiquinen aurka galdu zuen (6. posizioan zetorren), Martak Andrea Rodriguez asturiarra irabazi zuen (6-2) eta Jon Urrizak ere garaipena eskuratu zuen Pedro Pina galiziarraren kontra (7-1).
Final-zortzirenetan, Martak erraz irabazi zuen Sonsoles Solera madrildarra (6-0). Bestalde, Joni gero txapelduna izan zenaren aurka tokatu zitzaion eta nafarrak ezin izan zuen Ken Sanchez madrildarra gainditu.
Final-laurdenetan Martari gero txapelduna izan zen tokatu zitzaion eta Monica Gakisteok nafarrari gailendu zion 6-0. Nahiz eta tiraketa ona egin, Martak ez zuen setik lortu.
Helburuetatik gertu kadeteen lehian
Kadete mailan ere Nafarroak selekzio gaztea zeraman. Hala ere, denboraldi honetan gure arkulariek emaitza onak sinatu dituzte eta bi urte gehiago dituzte haien maila erakusteko.
Emaitzarik onena taldeen arteko modalitate mistoan iritsi zen dominak eskuratzeko lehiatik gertu geratu ginelako.
Kanporaketetan Mirari Zurbano kadete kategoriako txapelduna den Maria Huiquin kontra galdu zuen final-zortzirenetan berdinketaren hausteko azken gezian. Aurreko txandan, Mirarik Sandra Lopez nafarrari gailendu zion. Miguel Indurain Fundazioaren Gazte Talentuen programaren barne dagoen Jorge Daban iruindarrak ere final-zortzirenetan galdu zuen Extremadurako Pablo Martinen aurka. Gure ordezkariek ez zuten zorte onik izan kanporaketetan final-hamaseirenetan Miguel Angel Barrenak gero txapelduna izan zen arkularia topatu zuelako: Yun Sanchez.
Naroa Gurpegui eta Javier Carrillo kanporatuak izan ziren lehenengo txandan.
Espero zen baino okerrako haur kategorian
Nafarroak ezin izan zituenez mutilak eraman, ez zuen taldekako lehiaketan parte hartu derrigorrez mistoa delako.
Gauzak horrela, 3 mutilak ongi aritu ziren arren, ez zuten tekinkarien espero zuten helburua bete: final-laurdenetan iristea.
Igor Vizcay-k emaitzarik onena lortu zuen final-zortzirenetara iritsiz (ordezkari nafarrak berriro ez zuen zorterik izan). Kanporaketa honetan ranking-eko lehena eta gero txapelduna izan zenaren kontra borrokatu behar izan zuen. Modu honetan, Pablo Espes katalanari final-hamaseirenetan gailendu eta gero, Toni Roig balearrak kanporatu zuen.
Txapelketa honetan Txemari Zurbano, Jose Gabriel Miguel, Txemari Zuza eta Carlo Jurado teknikariek Nafarroako Selekzioak zuzendu zituzten pozik amaituz: "Helburua da kirolariekin lan egitea junior eta senior kategorietan emaitza garrantzitsuak lor ditzaten. Aurten ekarritako taldeak oso gazteak ziren, hemendik bi urteetara protagonistak izan daitezkenak".
“Orain atsedena hartzeko beharra daukagu eta deskonektatu denboraldia oso luzea izan delako eta indarrak berriro hartu behar ditugulako", zion teknikari batek.