TIRO CON ARCO Hace 6 años

Encarna Garrido eta Beatriz Ardoiz Munduko 3Dko Txapelketara

Encarna Garrido eta Beatriz Ardoiz Munduko 3Dko Txapelketara

Beste bi nafar maletarekin prest!

 

Joandako asteburuan Madrilen lehiatua izan zen Munduko 3Dko Txapelketarako balio zuen Sailkapen-Torneoa. Marcillan bizi den Encarna Garrido mallorkarrak irabazi zuen Long Bow arkuko modalitatean eta parte hartuko du Kanadako Lac La Biche herrian abuztuaren 31tik irailaren 7ra izango den Munduko Txapelketan. 

 

Modu berean, Beatriz Ardoiz tuterarra sailkatu zen faboritoak ziren guztiei gailenduz arku instintiboan eta Garridorekin batera bidaiatuko du.

 

Bi nafar gehiago sartu dira long bow arkuaren selekzioan: Ana Leache eta Jose Luis Iriarte. Arakilgo Herriberriko arkularia bigarren izan zen bere kategorian eta Ana hirugarren izan zen arren, txapeldunorde Melania Sanjorgek errefuxatu zuenez, bigarren posiziora igo zen. Beraz, biak Munduko Txapelketara joango dira bidaiaren zati bat ordainduz "koordainketa" modalitatean (hirugarrenek bidaiaren prezio osoa ordaindu beharko dute).

 

Encarna Garridoren 9. Munduko Txapelketa izango da (Gauzatu diren guztietan lehiakatu du). Gainera, marcilarrak parte hartu du 7 Europako Txapelketetan (guztietan ere bai).