1. Tokia eta ordutegiak:
1.1. Lehiaketa TUTERAKO ZELAIAN irailaren 15ean (igandea) izango da.
IGANDEA
09:00.- Harrera, materialaren azterketa eta dortsalen banaketa.
9:30.- Lehiaketaren hasiera.
13:00.- Taulen ematea.
Ordutegia aldatua izan daiteke lehiaketaren beharren arabera.
2. Parte Hartzea: Parte hartu ahalko dute RFETAko Lizentzia Nazionala edota Homologatutako Lurreldakoa indarrean duten arkulari guztiek, betiere, Lehiaketa Batzordeak, Diziplina Batzordeak edo Goreneko Organu batek zigortu ez badituzte. Hala ere, Nafarroako Txapelketari begira soilik kontuan hartuko dira lizentzia nafarra dutenen puntuazioak.
3. Inskripzioak
3.1. Bete beharko da ondorengo formularioa:
Zelaiko Nafarroako Txapelketako 1. jaurtiketako inskripzioa
Kirolariek 5 euro ordaindu beharko dute materialaren azterketan.
Apuntatutako arkulari bat abisatu gabe agertzen ez bada jaurtiketa batean (justifikatutako arrazoia ez badu), jaurtiketa hori ordaindu beharko du beste batean parte hartu ahal izateko. Ez dira epez kanpo egindako inskripzioak onartuko.
3.2. Izena emateko epea hasiko da zirkular hau argitu denetik irailaren 9ko (astelehena) 20:00ak arte.
4. Gehienezko parte hartzaileen kopurua Nafarroako Txapelketan
4.1. Tiro ibilbideak gehienez bildu ahal ditu 120 kirolari.
4.2. Parte hartzaileen gehienezko kopurua gaindituz gero, Nafarroako federatuek lehentasuna izango dute (betiere, inskripzioa aipatutako epean eginez gero).
4.3. Modu berean, gehienezko kopuruan gaindituz gero, egindako ordenaren arabera onartuko dira.
4.4. Plaza lortu ez dutenek mezu bat jasoko dute posta elektronikoan.
5. Lehiaketaren garapena
5.1. Maila eta klase guztiek jaurtiko dute W.A.-ko Araubidean zehaztutako distantzietan.
5.2. Lehiaketak ibilbide bat eta 24 postu izango ditu.
6. Arau orokorra
6.1. Ezingo da tiro zonaldean sartu akreditaziorik gabe. Patruilako laguntzailearen eta prentsaren akreditazioak inskripzioko posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dira. Antolatzaileak akreditazioen onarpenaz arduratuko da kantitate eta segurtasun kondizioen arabera.
Txemari Zurbano Peñas
Nafarroako Arku Tiro Federazioko Idazkari Teknikoa