TIRO CON ARCO Hace 6 años

Encarna Garrido, 3Dko Munduko Txapeldunordea

Encarna Garrido, 3Dko Munduko Txapeldunordea

Arku Tiroko 3Dko Munduko Txapelketa lehiatua izan zen irailaren 2tik 6ra Kanadako Lac La Biche herrian. Bertan, Encarna Garrido paper bikain sinatu zuen txapeldunorde izanez Longbow modalitatean.

 

Lehiaketako txandak pasa, arkulari nafarrak maila hobetu zuen. Lehendabiziko jardunaldian 4. izan zen 341 puntu lortzen, lehenengo postuan zegoen Leena-Kaarina Saviluoto suediarratik 45 puntura.

 

Hurrengo egunean, Encarnaren helburua lehenengo bien artea amaitzea zen zuzenean finalerdietarako sailkatzeko. Marcillan bizi den kirolari mallorcarrak Saviluotok baino 9 puntu gehiago lortu zuenez, lehen pustua eskuratu zuen 707 punturekin.

 

Zentimetro batengatik

 

Fase finalean, Encarnak Geraldine Ellermann gainditu zuen 44 puntutik 39 gehituz (austriarrak 18 lortu zituen). Saviluoto izan zen azken arerioa finalean.

 

Biek lehia itzelako duelua protagonizatu zuten batek bestearen tiraketa berdinduz. Azkenik, biek 23 puntu lortu zituztenez, berdinketaren hausteari ekin zioten tiro batekin. Bi arkulariek 5a lortu zutenez, neurketa-zinta atera zen 10etik gertuena zegoena egiaztatzeko. 

Zoritzarrez, Garrido zentimetro bat atzerago zegoenez, suediarrak titulua lortu zuen. Hala ere, nafarrak urrezko domina dastatu zuen "urrezkoa izango balitz" bezala.

📸 Más imágenes