TIRO CON ARCO Hace 6 años

2019ko Nafarroako Zelaiko Txapelketako emaitzak

2019ko Nafarroako Zelaiko Txapelketako emaitzak

Joandako igandean Zelaiko txapelketa lehiatua izan zen Eguesibarren Lakarri Klubak duen Zelaiko ibilbidean.

 

Zailtasun handiko ibilbidea izan zen tiroen eta fisikoaren aldetik. Hala ere, eguraldi onak eta publikoak lagundu zuten arku tiro egun zoragarria izateko.

 

Lehenengo ibilbideak 12 itu izan zituen irailean Tuteran izandako jardunaldi emaitzekin batera ranking-a osatzeko eta kanporaketak zehazteko. "Pool" sistema erabili zenez, kategoria bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak final-erdietara pasatu ziren zuzenean, eta hurrengo laurek haien artean borrokatu zuten beste bi plaza eskuratzeko. Hirugarrenek seigarrenen kontra lehiakatu zuten eta laugarrenek, bosgarrenen aurka.

 

Ez zen ustekabe handirik izan faboritoak finaletan sartu eta nagusitu zirelako: Encarna Garrido eta Jose Luis Iriarte Longbow modalitatean, Carlos Sota eta Beatriz Ardoiz instintiboan, esate baterako. Etxeko arkulariek bai sorpresa eman zuten ibilbidearen ezaguera aprobetxatuz: Arturo de Cia (Lakarri) nagusitu zen gizonezko senior kategoriako arku konposatuko lehiaketan. Izan ere, hasieratik inposatu zen pare bat pleno lortuz lehenengo bi ituetan. Gizonezko senior kategoriako arku rekurboan Lakarriko juniorra Jon Urrizak Enrique Echarri txapeldun nafar ohiari gailendu zion 49-43 eta Rafa Rudak (Lakarri) pixkat errazagoa izan zuen titulua lortzeko gizonezko senior kategoriako biluzitako arkuan Txemari Zurbano baja izan zelako lesio batengatik.

 

Gauzak horrela, 2018-2019ko denboraldia amaitu da. Hala ere, laster hasiko da denboraldi berria. Hain zuzen ere urriak 20 noiz 2020ko Nafarroako 3Dko Txapelketa hasiko da Eguesibarren Lakarrik duen ibilbidean.

📄 Documentos relacionados