ABENDUAK 14, LARUNBATA, ETA ABENDUAK 15, IGANDEA.
1. Lehiaketa TAFALLAko Ereta Pilotalekuan izango da.
Latitudea: 42.527464 | Longitudea: -1.670469
N 42o 31’ 38.87” O 1o 40’ 13.689”
2. Ordutegiak
Larunbata
Nafarroako Kirol Jokoak: Arku Rekurboa: Kadete, Haur, Kimu eta Eskola kategoriak.
16:00 Ateen irekiera.
16:15 Materialaren azterketa.
16:45 Jaurtiketa praktikoak.
17:15 Sailkapen-txanden hasiera (Txanden artean 15 minunutuko atsedenaldiak egingo dira).
Igandea
Lehenengo txanda: Nafarroako Txapelketa Arku Rekurbo (Senior, Junior eta Novel) eta Konposatuaren modalitateetan (kategoria guztietan).
8:30 Ateen irekiera.
8:45 Materialaren azterketa.
9:00 Jaurtiketa praktikoak.
9:30 Sailkapen-txanden hasiera (Txanden artean 10 minunutuko atsedenaldiak egingo dira).
Bigarren Txanda: Nafarroako Txapelketa Long Bow, Arku Tradizional eta Biluziaren modalitateetan (Kategoria guztietan).
11:00 Materialaren azterketa.
11:30 Jaurtiketa praktikoak.
12:00 Sailkapen-txanden hasiera (Txanden artean 10 minunutuko atsedenaldiak egingo dira).
Behin-behineko ordutegiak direnez, aldaketak izan daitezke inskripzioen kopuruaren arabera.
3. Parte hartzea
ARETOKO NAFARROAKO TXAPELKETAKO JARDUNALDIA
Espainiako Arku Tiro Errege Federazioko Lizentzia Nazionala edo Homologatutako Lurraldekoa duten arkulari guztiek parte hartu ahalko dute. Betiere, Lehiaketa Batzordeak edo Goreneko Organu batek zigortu ez badituzte. Hala ere, Nafarroako Txapelketako sailkapenari begira, soilik kontuan izango dira lizentzia nafarra dutenen emaitzak.
NAFARROAKO KIROL JOKOETAKO JARDUNALDIA
NKJetako Lehiaketa Araudiari dagokienez, NKJetako lizentzia duten kirolari guztiek parte hartu ahalko dute.
4. Inskripzioak
4.1. Inskripzioak ondorengo estekaren bidez egingo dira:
Materiala aztertzerakoan NAFARROAN FEDERATUTA DAUDEN KIROLARIEK 5 euro ordaindu beharko dute eta NAFARROAN FEDERATUTA EZ DAUDENEK 15 EURO material azterketa egingo denean.
NKJetako Araubideari dagokionez, jaurtiketa guztietarako inskripzioa eginez gero, Nafarroako Kirol Jokoetako jauriketarako inskripzioa doakoa izanen da.
Arkulari bat abisatu gabe aurkezten ez ba da jaurtiketa batera, jaurtiketa hori ordaindu beharko du hurrengo beste batean apuntatzeko.
4.2. Izena emateko epea hasiko da zirkular honen argitalpenetik ABENDUAREN 9ko (astelehena) 20:00ak arte (astelehena).
5. 4. Nafarroako Txapelketako partaideren kopuru gehiena.
5.1. Jaurtiketa lerroak gehienez 64 arkulari izan ahal ditu.
5.2. Gehienezko kopurua gaindituz gero, Nafarroako lizentzia dutenek lehentasuna izango dute. Betiere, inskripzioa epean egin badute.
5.3. Inskripzioen kopurua gehienezkoa baino handiagoa izanez gero, inskripzioak iristeko ordenaren arabera onartuko dira.
5.4. Tokiaren faltarengatik kehiaketatik kanpo geratuko diren arkulariei posta-elektronikoz abisatuko zaie.
6. Arau orokor geghiago.
6.1. Ez dira beharrezkoa den akreditaziorik gabeko pertsonak onartuko tiro zonaldean.
Klubako entrenatzaileek eta monitoreek akreditazioa eskatu beharko dute kirolarien inskripzioak egiterakoan. Teknikariaren akreditazioa eskatu ahal izateko gutxienez Espainiako Arku Tiro Errege Federazioko Monitorearen, NKGI-ko Kirol Haslearen, NKJetako gorako mailakoen, entrenatzailearen edo entranatzailearen laguntzailearen tituluak izan beharko dira.