Hiru ordezkari izan genituen Roman abenduaren 13tik 15era izandako Barneko Arku Tiro Sarian: Encarna eta Pedro Garrido eta Begoña López. Hirurak Erribera Klubako kdieak dira..
Encarnak emaitzarik onena lortu zuen brontzezko domina irabazten Long Bow modalitatean. Lorpen garrantzitsua Marcillako arkularia estreinatzen zen mota honetako lehiaketan.
Garrido lehenengo sailkatua izan zen sailkapen-txandan eta posizio honi esker, zuzenean sartu zen final laurdenetan. Bertan, Serena Gazzola italiarrari 6-0 gailendu zion.
Aurre azkeneko txandan galdu egin Dinamarkako Stine Hansenen kontra. Lehia handiko duelua izan zen arerioak puntu bakarrengatik irabazi baitzuen.
Nafarra Paola Sacchettiren aurka aritu zen hirugarren posturako 7-3 irabaziz eta podiumera igotzen.
Begoña Lópezek ere Long Bow lehiaketan parte hartu zuen, sailkapen txandan lortutako 12. posizioari esker txandatik pasatu zen, baina gero, 9. postuarekin konformatu behar izan zen.
Pixkat okerrago joan zitzaion Pedro Garridori Arku Konposatuan nafarrak ezin izan zuelako txandatik pasatzeko beharrezkoa den puntuazioa lortu.