TIRO CON ARCO Hace 6 años

2020KO ESPAINIAKO 3DKO BARNEKO TXAPELKETA

2020KO ESPAINIAKO 3DKO BARNEKO TXAPELKETA

Urtarrilaren 11an eta 12an Salamancan lehiatu zen Espainiako 3DKO Barneko Txapelketa non Nafarroako 8 kirolarik parte hartu zuten. Bertam urrezko domina bat eta brontzezko domina bat lortu ziren.

 

Urrezko domina Encarna Garridok (Arco Ribera) lortu zuen Long Bow katgorian.

 

Beatriz Ardoizek (Arco Tudela) Arku Instintibo kategorian brontzezko domina eskuratu zuen.

 

Beste sailkapenak

Long bow kategorian Ana Leachek eta Luis Prietok (Arco Ribera) bostgarren postuan bukatu zuten. José Luis Iriartek (Arco Ribera) zortzigarrena amaitu zuen.

 

Txemari Zurbanok (Arco Lakarri) bederatzigarren postua lortu zuen  arku biluzian. Arku konposatuan David San Pedrok (Arco Iruña) hamabostgarrena bukatu zuen;  Pedro Garridok (Arco Ribera), teknikari gisa ibili zen. Honekin batera arku konposatu kategorian parte hartu zuen baina ezin izan zuen kanporaketaren gutxienekotik pasa.

 

Datozen lehiaketak

Espainiako Aretoko Txapelketak dira dauzkaten hurrengo lehiaketak. Hauek urtarrilaren 30ean eta otsailaren 2an Marina D´orren izango dira.

 

📸 Más imágenes