TIRO CON ARCO Hace 6 años

2020ko Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. jaurtiketako zirkularra

2020ko Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. jaurtiketako zirkularra

2020ko Nafarroako 3Dko Txapelketako 1. jaurtiketa

 

1. Lehiaketako tokia eta ordutegiak:

 

1.1. Lehiaketa Eguesibarko Lakarri Klubako 3Dko ibilbidean urriaren 20an (IGANDEA) izango da.

 

IGANDEA

 

09:00.- Harrera, materialaren azterketa eta dortsalen banaketa

 

9:30.- Lehiaketaren hasiera

 

13:00.- Taulen ematea

 

Lehiaketa moldatu daiteke lehiaketaren beharren arabera.

 

2. Parte-hartzea: Espainiako Arku Tiro Errege Federazioko Lizentzia Nazionala edo Homologatutako Lurraldekoa duten arkulari guztiek parte hartu ahalko dute. Betiere, Lehiaketa Batzordeak edo Goreneko Organu batek zigortu ez badituzte. Hala ere, Nafarroako Txapelketako sailkapenari begira, soilik kontuan izango dira lizentzia nafarra dutenen emaitzak. 

 

3. Inskripzioak

 

3.1. Inskripzioak ondorengo estekaren bitartez egin beharko dira:

 

3Dko 1. jaurtiketako inskripzioak

 

Materiala aztertzerakoan kirolariek 5 euro ordaindu beharko dute.

 

Arkulari bat abisatu gabe aurkezten ez ba da jaurtiketa batera, jaurtiketa hori ordaindu beharko du hurrengoetara apuntatzeko.

 

3.2. Izena emateko epea hasiko da zirkular honen argitalpenetik urriaren 14ko 20:00ak arte (astelehena). Ez dira formaz edo epetik kanpo egindako inskripzioak onartuko. 

 

4. Nafarroako Txapelketako partaide kopuru gehiena

 

4.1. Ibilbideak gehienez 96 kirolari izan ahal ditu. 

 

4.2. Gehienezko kopurua gaindituz gero, Nafarroako lizentzia dutenek lehentasuna izango dute. Betiere, inskripzioa epean egin badute.

 

4.3. Inskripzioen kopurua gehienezkoa baino handiagoa izanez gero, inskripzioak iristeko ordenaren arabera onartuko dira.

 

4.4. Lehiaketatik kanpo geratuko diren arkulariei posta-elektronikoz abisatuko zaie.

 

5. Lehiaketaren garapena

 

5.1. Maila eta klase guztiek W.A.-ren Araubideak zehaztutako distantzietan jaurtiko dute.

 

5.2. Lehiaketak 24 tiro postuko ibilbide bat izango du.

 

6. Arau orokor geghiago

 

6.1. Ez dira akreditaziorik gabeko pertsonak onartuko tiro zonaldean. Patruiletan laguntzaile lanak egiteko edo prensa akreditazioa lortzeko inskripzioko posta elektronikoaren bidez eskatu beharko da. Antolatzaileek akreditazioen onarpena edo ukatzearen eskubidea du kantitatearen eta ibilbideko segurtasunaren arabera.

📄 Documentos relacionados