Iruñean, 2020ko ekainaren 29an,
Batzarkide agurgarria,
Nafarroako Arku-tiroaren Federazioak Batzar Nagusirako dei egiten dizu. Batzar hori uztailaren 2an (osteguna) izango da, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean, Tafallako Kulturgunean (Hortanco kalea z/g, zinema-aretoan).
Maskara nahitaez erabili beharko da. Eta asanbleisten arteko segurtasun-distantzia ahalik eta gehien errespetatzen saiatuko gara.
Gogoratu batzarkide batek ezin badu bilerara joan, boto idatzia bakarrik eskuordetu ahal izango duela.
Hona hemen gai-zerrenda:
1. Denboraldiko gainerako lehiaketei buruzko erabakiak hartzea.
2. Hauteskunde-prozesuari buruzko azalpen laburra.
3. Galde-eskeak.
Agur bero bat,
Eugenio Amat Remírez
Nafarroako Arku Tiro Federazioko presidentea