VOLEY Hace 8 años

Minivoley 3. Kontzentrazioa

Minivoley 3. Kontzentrazioa

Minivoley

 

Asteburu honetan, Iruñean, Boleibolaren etorkizuneko protagonistak bilduko dira Minivoley III. kontzentrazioan. Hain zuzen ere, datorren igandean, hilak 18, 10etatik Basoko Institutuko Kiroldegian. Iruña Kirol Taldeak antolatzen du eta 30 minutu aurrerago egon beharko da dena komeni den moduan antolatzeari begira.

Kontzentrazioak ordu bat eta erdiko iraupena izango du (gutxi gorabehera).

Taldeen inskripzioak egiterakoan, taldearen izena eman beharko da (adibidez, "tigreak"). Honetaz gain, taldekideen izenak eta haien kategoria zehaztuko beharko da competiciones@fenavoley.com posta elektronikora idatziz.

Talde bakoitzak lau jokalari izango ditu kantzan eta ordezko bat edo bi aulkian. Salbuezpenez, hiru jokalariko osatutako taldeak onartuko dira.

Gogorarazten dugu topaketa mistoa dela eta joku formatuak denbora eta tanteo izango duen arren, ez du sailkapenik izango.

Kategoriak honako hauek izango dira:

-KIMUAK: L.H.-ko 5. eta 6. mailakoak, 2006-2007an jaiotakoak)

-BENJAMINAK: L.H.-ko 1. mailatik 4.era, 2008tik 2011ra jaiotakoak)

Kategoria batetik bestera promozionatu ahalko den arren, ezingo da kategoriatik jaitsi. Haur kategoriara promozionatuta dagoen 2006. edo 2007. urtean jaiotako neska bat badago, jokatu ahalko du ere bai.

Baloiak ez dira eraman beharko. Zalantza izanez gero, galdeiguzue. 

 

Senior kategoriako Nafarroako Liga

 

Kontzentrazio hau ospatu baino lehen, senior kategoriako Nafarroako Ligako 2. jardunaldia izango dugu. Lehiaketaren formatu berri honek boleibol jokatu nahi duten heldu guztiei jokatzeko oportunitatea eskaini nahi dio.

Basokon ere izango da, larunbatean, hilak 17, 12:00etatik 14:00etara.